
Colouring.eus, hegaztien eraztuntzeak kudeatzen lagunduko duen webgunea

Osteguna, 2018eko urtarrilaren 4a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Webgune honen helburu nagusia, alde batetik, eraztunak edota diztantziazko marka bereziak erabiltzen dituzten proiektuak bateratzea da; eta bestetik, egun dauden datu kopuru oso handia epe luzera mantentzea litzateke.
Webguneak eraztunekin markaketa proietuak kudeatzen duten eraztuntzaileei eta Aranzadiko Eraztunketa Bulegoko kideei emango die zerbitzua (Zerbitzu honetatik EBD, GOB eta ICO geldituko dira kanpo). Informazioaren jabetza proiektu bakoitzaren gestorearena izango da eta beraz Bulegoak ezingo du informaziorik erraztu jabearen baimena gabe.
Webgunea ere Euskadi mailan eraztunen zita ezberdinak eta irakurketa markak biltzeko prestatuta dago. Kasu honetan Aranzadiko Eraztuntze Bulegoak irekurketa horiek bideratuko lituzke eta honela EAE mailan datu base bakarra izango luke.