Donostiako Udalak Ondarretako harriak erretiratuko ditu, behin betiko konponbide bat aurkitu arte

Aranzadi

Ostirala, 2015eko uztailaren 24a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Donostiako Udalak Ondarreta hondartzan agertzen diren harrien desagerpena du helburu. Nahiz eta konponbide definitiboa ez izan, Udalak azaleratzen diren harriak mekanikoki kentzea erabaki du.

Behin behineko konponbide bat da honako hau, baina proposamen ugari egon dira Udaletxeko mahai gainean, adibidez hondartzen garbiketaz arduratzen den enpresak duen makinarekin harriak txikitzea. Proposamen hau atzera bota zuen Udalak harearen kalitatean kolte egin zezakelako. Maiatzan harea bota zuten hondartzan baina itsasoak berriz ere eraman du harea. Beraz, beste

Beste irtenbide bat pentsatu beharko dute Udaletxetik, baina ez dira zerotik hasko. Bi Txosten ezberdin bait dute, bat Aranzadikoa eta beste bat Aztikoa. Biek Ondarretako harrien jatorriari buru mintzatzen dira, bakoitzak bere bertsioa emanez. Oraingoan dirudienez, harriak mekanikoki erretiratzea izan da Udalaren erabakia, lan hau 5 urteetan egiteko asmoa dagoelarik.

Gai honi lotutako berria:

Aranzadik Ondarretako harrien arazoari konponbide ekonomiko bat emateko txosten berri bat aurkeztu du

Argazkia: DV