Donostiako lehen biztanleak ezagutzen
Aranzadi
Astelehena, 2016eko azaroaren 28a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Donostia 2016k, Europako Kulturaren Hiriburuak, Ondarebideak izeneko plataforma digital berria jarri zuen abian duela bi hilabete. Elhuyarrek, Euskomediak eta EHUko informatika-fakultateko Ixa Taldeak garatu duten webgunearen helburua Euskadiko kultur ondarea hedatzen laguntzea da.
Asteburu honetan Aranzadi Zientzia Elkarteak ibilbaldi bat egin zuen Ametzagainan historiaurre garaiko aztarnak jendartean erakusteko eta honez gain, familienzat zuzendutako tailerrak egin zituzten.
Ibilbidea digitalki egiteko ondarebideak plataformako esteka honetan klik egin ezazu.
Datorren larunbatean abenduaren 3an Jesus Eloseguiren begiradarekin paseo berri bat egingo dugu.
Jesus Elosegui, argazkilaria. Gipuzkoako paisaiak dokumentatu zituen argazkigintzaren bidez. 15.000 irudi baino gehiago daude bere funtsetan gordeta. Tolosan jaio zen arren, 1940-1960 artean Pasaian bizi izan zen. Udalerrian 500 argazki baino gehiago egin zituen. Haiek guztiak daude ikusgai Ondarebideak plataforman. Zirkuitu honetan, bere begirada oinarritzat hartuta, paseoa egin eta azken hamarkadotan paisaiak izan duen aldaketari buruzko gogoeta egingo da QR kodeen laguntzarekin. Hala, 40ko, 50eko eta 60ko hamarkadetara atzera egin ahal izango dugu. Paseoa Fermin Leizaola etnografoak eta Eneko Sanz historialariak zuzenduko dute. Biak Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak dira.
10:30ean abiatuko da Pasai San Pedroko elizatik eta 2 orduko iraupena izango du. Izena emateko deitu: 943466142 / idazkaritza@aranzadi.eus