Donostian bilduko dira egun hauetan Europa mailako hegazti eraztuntze zientifikoen ordezkari nagusiak

Ornitologia

Asteazkena, 2015eko irailaren 23a — CEST

Irakurketa: 3 minutu

Alemania, Frantzia, Portugal, Italia, Suiza, Austria, Kroazia, Eslovenia, Letonia, Lituania, Danimarka, Suezia, Noruega, Txekiar Errepublika, Polonia, Holanda, Belgika eta Erresuma Batuko ikertzaileak batzartuko dira Donostian EURING izeneko Kongresuan.

Ekitaldira Pilar Arana Donostiako Mugikortasun eta Garraio ordezkaria, Marta Rozas, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen teknikaria, Franz Bairlein EURING-eko lehendakaria, Juantxo Agirre Aranzadiko idazkari nagusia eta Juan Arizaga Aranzadiko Ornitologia Saileko zuzendaria bertaratu ziren.

Atzo arratsaldean Donostiako Talent Housen antolatu zen harreran, Pilar Aranak europar ornitologoei ongi etorria eman eta Aranzadik bere Eraztuntze Bulegoaren bitartez Donostiaren izena zabaltzeagatik eskerrak eman zituen. Hegaztiek daramatzaten eraztunek “Aranzadi San Sebastian” inskripzioa dela-eta hiriaren izena Europan zehar hegan doa eta gure lurraldeari ospea ematen dio.

Marta Rozasek bestalde, Eusko Jaurlaritzak Aranzadiko Eraztuntze Bulegoa sustatzen diharduela azpimarratu zuen, Elkartearen ikerkuntzei bultzada eman eta estatu nahiz Europa mailan erreferentzia bilakatu delarik. Jaurlaritzaren finantziazioak Euskadi ingurumena babesteko politiketan liderra izatea lortu du, tartean ornitologiaren esparruan. Hori gutxi balitz, Gobernuak dibulgazio zientifikoaren beharra defendatzen du, faunaren monitorizazioarekin zerikusia duten proiektuak babestuz eta Ornitho.eus bezalako portalak sortuz.

Argazkian: Marta Rozas, Eusko Jaurlaritza, Franz Bairlein, EURINGeko Presidentea; Pilar Arana, Donostiako Udala, Juantxo Agirre, Aranzadiko Idazkari Nagusia y Juan Arizaga, Aranzadiko Ornitologia Saila.

Bukatzeko, Euring-eko Presidenteak ofizialki irailaren 25arte iraungo duen Kongresua inauguratu zuen. Donostia 2016 Europako Kulutr Hiriburua bermatzen duen ekitaldia da Kongresu hau.

EURING

EURING Europa mailan ofizialki onartuak dauden eraztuntze bulego guztiak biltzen dituen erakundea da. Eraztuntze zientifikoaren koordinazioaren kudeaketa eta informazio harremanak sustatzea dira erakundearen helburu nagusiak.

HEGAZTIEN ERAZTUNTZE ZIENTIFIKOA

Eraztuntzea hegazti baten hankan eraztun bat jartzea da. Eraztun horrek izendapen bat (nork jartzen duen, gehienetan Eraztuntze Bulego bat, adibidez, Aranzadi) eta, NAN zenbaki bat bailitzan, alfazenbakizko kode bat dauzka, ale bakoitza esklusiban identifikatu ahal izateko. Hartara, ale eraztundu bat berriz atzematen bada, zein hegazti den dakigu zehazki, baita lehen aldiz non eta noiz eraztundu zen ere.

Argazkian: Europar mailako Eraztuntze Bulegoko ordezkari nagusiak. Eskuetan euren bulegoko helbideak dituzte. Helbide horiek planeta osoan zehar bidaiatzen dute hegaztien migrazio bidaietan zehar.