Egiari eta erreparazioari bide ematen dion liburua aurkeztu da Getarian

Aranzadi

Astelehena, 2021eko apirilaren 12a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Atzo goizean aurkeztu zen 'Getaria 1936-1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoa' ikerketan oinarritutako liburua Katrapuna plazan. Aurrez, hilerrian, oroitarriko plaka eguneratu eta aurkeztu zuten eta omenalditxo txiki bat egin zitzaien «Francoren altxamendu faxistaren aurka eta ondorioz hildakoei». Eguerdian herritar asko hurbildu ziren liburuaren aurkezpenera. Osasun neurriak ondo beteaz, kantuak, aurreskua eta liburuaren egilea den Ione Zuloaga izan ziren protagonistak. Aranzadi Zientzia Elkartea arduratu da ikerketa zientifikoa eta liburua idazteaz eta herritarrek lana nola burutu den jakiteko aukera izan zuten. Ondoren liburuak banatu ziren getariarren artean.