Ekintza ezberdin ugari asteburuan zehar Biodibertsitatearen Eguna ospatzeko
Aranzadi
Astelehena, 2021eko maiatzaren 24a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Escaralimania proiektuaren barruan xomorroentzat hotela egin genuen Ordizian kokatuta dagoen Oianguko parkean.
Euskal Naturak antolatutako Bizidun Bila ikastaroan hartu dugu parte.
Amaiurko eskola gure Eskoletako Urmelen Sarean sartu da. Nafarroako lehen eskola bihurtu da sarean sartzen
Chillida Lekun natura eta Kolorea deitzen den ikastaroa egin dugu eta bertan landareak ilustratzen ibili gara buru belarri.
Sebot (Sociedad Española de Botánica) elkarteak sare sozialetan antolatu duen biomaratoian ere hartu dugu parte. Hemen rankinga.