Ekintzen errekorra hautsi du Aranzadik asteburu honetan
Aranzadi
Astelehena, 2015eko urriaren 5a — CEST
Irakurketa: 3 minutu
1. Hegaztien mundu mailako eguna. Ulian eta Artikuntzan egin ziren ekintzak. Día Mundial de las Aves en Ulia y Artikutza. Cristina Ena Fundazioarekin elkarlanean umeek disfrutatu eta hegaztiak ezagutzeko egin ziren hainbat ekimen.
2. Atarian (Gazteizen) egin zen I Maratoi ornitologikoa.
3. Astrolabio Románicok Torres del Río, Azuelo eta Aguilar de Codés herrietara antolatu zuten irteera.
Aguilar de Codés. Arg: Iturrioz
4. Altxerri kobazuloari buruz Tomasenen (Altzan) aurkeztu zen eta historiaurreko tailer didaktikoak egin ziren baita ere.
5. Ugao Miraballesen auzolana. Bolondresak ibili dira lanean asteburu honetan Usila gotorlekua berreskuratzeko helburuarekin.
6. San Telmon Fermín Leizaola etnografoak hitz egin zuen, hitzaldia museoko bildumetako artazei buruz -artzainek animaliei ilea mozteko erabiltzen zituztenak, alegia- aritu zen hileroko lehen igandeetan egiten den “Hileko Obra” zikloaren baitan.
7. “Sugeei, beldurrik ez!” tailerraren barnean kokatzen den ekimenean irteera bat egin zen Madariagan. Sugeak oso mehatxatuak bizi diren animaliak dira, alde batetik haien kontserbaziorako jasaten dituzten mehatxuak daude eta beste aldetik, benetazkoa ez den mehatxua jasaten duen gizartearen jazarpena. Sugeak ez dira arriskutsuak, baina euren fama txarraren eta mitoen biktimak dira. Ezagutza ezak eta fundamentu gabeko kondairek dakarte gehiegizko beldur hori.
8. Mikologoek Osakidetzan egin zuten hitzaldi bat onddoen intoxikazioaren inguruan. Bertan egon ziren mediku eta osasunaren profesional ugari.