Erakundeetako ordezkariak Dolmenen Ibilbidean

Aranzadi

Ostirala, 2020eko uztailaren 17a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

09:45ak inguruan Karakaten elkartu dira Dolmenen Ibilbidera bisita berezia egiteko. Honako ordezkariak etorri dira: Juantxo Agirre, Aranzadi Zientzia Elkarteko Idazkari nagusia; Beñat Muñoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Departamentuko ordezkaria; Andrea Arriola, Elgoibarko Udaleko zinegotzia; Blanka Salegi, Elgoibarko Udaleko Kultura teknikaria; Jasone Galdona, Debako Turismo bulegoko arduraduna; Marta Amonarriz, Mutrikuko Turismo bulegoko arduraduna; Amaia Esnaola Debemeneko ordezkaria; Ane Osoro eta Eider Etxegarai, Debegesako Turismo arloko ordezkariak; Mikel Leunda Soraluzeko Udaleko Sustapen teknikaria eta Iker Aldazabal, Soraluzeko alkatea.

Violeta Bandres gidariaren azalpenak entzungo dituzte Dolmenen Ibilbide osoa eginez; ondoren, Txurruka jatetxean bazkalduko dute.