Aranzadik erromatar garaiko labe baten pista jarraitzen du Zalduako aztarnategian

Arkeologia / Arkeologia indusketa

Osteguna, 2020eko uztailaren 23a — CEST

Irakurketa: 3 minutu

Zalduako aztarnategiak aurkikuntza eta berri ugari eskeini dizkio Aranzadik zuzentzen duen arkeologia taldeari.

Iazko kanpainan bainuetxean zentratu ziren, ura eta pizinak berotzeko erabiltzen zen sistema aurkitu eta dokumentatu zelarik. Horretaz gain, bertan bizi zirenen hainbat material interesgarri aurkitu ziren hots: erroma garaiko urrezko eraztuna, luzernak eta dekorazio elementu ezberdinak edo eguneroko hainbat material.

Oihane Mendizabal zuzendariak dioenez “aurtengo kanpainan III. eta V. mendeen artean industria metalurgikoan lanean ibili zirelaren hipotesiari heldu diogu. Bertan metalezko zaborrez beteriko labe zirkular bat aurkitu dugu, baina hau noski hipotesia besterik ez da”.

Zaldua aztarnategiaren beste berria Nafar Gobernuak kudeatutako kontsolidazioa izan da. Errepide nagusiaren ondoan egongo ziren bi estantziak kontsolidatu direlarik urtean zehar. Kontsolidazioaren helburu nagusia aztarnategia babestea izan da aztarnategia urteko hilabete guztietan ikusgai egoteko.

Bisita gidatuak

Beste urteetan bezala bisita gidatuak eskeiniko dira uztailaren 25erako eta bertan 2020ko kanpaina azalduko da. Bisita hauek euskaraz eta gazteleraz egingo dira arratsaldeko 17:00 etan eta 18:00etan. Osasun neurriak kontutan harturik izena ematea derrigorrezkoa izango da eta tokia mugatua da, izena eman behar da bibe.me onlineko plataforman. Horretaz gain, bakoitzak bere musukua eraman beharko du bisita gidatuan parte hartzeko.

Zientzia Elkarte honek 8 urte dihardu Museum of London Archaeologyko arkeologo talde batekin lanean. Hiri-izaerako aztarnategi garrantzitsua dugu honako hau eta Iter XXXIV galtzadaren Pirinioetako igarobidean dago kokatuta. Astorga-Astorica eta Bordele-Burdigala lotzen zituen galtzadaren erdian, Auritzeko herrian hain zuzen ere.

Aurtengo osasun krisi egoera honetan, MOLAk ez du presentzialki indusketa kanpainan parte hartu.

Aztarnategiaren proiektuaren informazioa, bertako xehetasunak eta aurkitutako materiala eta 3Dko planoak www.zaldua-pyrena.eus webgunean aurki daitezke. Proiektua aurrera eraman da historiako eta arkeologiako ikasleek borondatezko lanari esker eta Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso du, Auritzeko udaletxearena, bertako udaletxe guztiena eta Eusko Kultur Fundazioarena.