Euskadiko I Maratoi Ornitologikoa

Ornitologia

Asteazkena, 2015eko irailaren 16a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Espainiako Ornitologia Elkarteak hegaztiak behatzeaz gozatzeko ekimen hau antolatu dute. Horretarako, Ataria, Urdaibai Bird Center, Madariaga Dorrea eta Txingudi Ekoetxearen laguntza izan dute.

Helburu nagusia 24 orduz, EAEko edozein tokitan, ahalik eta hegazti-espezie gehien identifikatzea da.

DATA: 2015/10/03 (larunbata)
NORENTZAT: herritar oro
IZEN-EMATEA: ataria@vitoria-gasteiz.org

Oinarriak
Formularioa

Argazkia: Juan Arizaga