Faunapyr isten duen Bioblitz ekimenaren azken aipuak

Aranzadi

Astelehena, 2021eko ekainaren 14a — CEST

Irakurketa: 3 minutu

Pirinioetako faunaren gaineko ezagutza-faltari erantzuten dio Faunapyrrek, hainbat iturritako datu-baseak elkartzea lortu du , hala nola herrialdeetako gobernuen datu-baseak, museoenak, unibertsitateenak eta hainbat elkarterenak. Testuinguru honetan, funtsezkoa da Pirinioen alde batean eta bestean dauden ‘Ornitho’ atarien papera. Hala, adituen eta profesionalen fauna-aipamenei bakarrik ez, herrialdeetako atari ezberdinen bidez, borondatez eta periodikoki haien behaketen berri ematen duten hainbat eta hainbat herritarren aipamenei ere balioa eman zaie.






Bilera honetan Piriniotako biodibertsitate aditu ezberdinek faunaren behaketan zentratu zuten euren lana eta hiritar zientzia ekintza ezberdinak egin zituzten, hiriko txorien zenbaketan adibidez.

Hau da ateratako espezieen zerrenda.

Ekimen honen aurrekontua milioi erdi eurokoa da, eta FEDER funtsen bitartez %65ean diruz babestu da. Gainontzeko kopurua proiektuaren bazkideek jarriko dute, hau da, Aranzadi Zientzia Elkarteak (bazkide koordinatzailea), Reserva de la Biosfera Ordesa Viñamala-k, Conservatoire d’Espaces Naturales de Midi-Pyrénées-ek, Centre de Ciència i Tecnología Forestal de Catalunya-k, Institut Català d´Ornitología-k eta Ligue pour la Protection des Oiseaux-k.