Faunapyr, piriniotako fauna behaketak jasoko dituen webgunea

Ornitologia

Osteguna, 2018eko azaroaren 8a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Modu honetan, eta elkarlana sustatuz, biodibertsitatearen kontserbaziorako fauna datuen esplotazioa eta garapenaren jasangarritasunalanduko dira.

Aurrera aterako diren ekintzen artean, Pirinioko fauna behaketak bilduko dituen webgunea egin eta animalia espezie ezberdinen datuak izango dituen datu base bakarra sortuko da.

Azalduko den informazioa gaur egun dagoen datu base askoren bilketa izango da, datu base ezberdinen miloika fauna zita agertuko direlarik. Proiektuaren koordinatzailea den Juan Arizagak dio “piezak hartu eta webgune bakar batean elkartzea izango da Faunapyr proiektuaren helburua”.

Zientzia Herritarra

Lan ildoetako bat herritarrak animalien behaketan trebatzea izan da, “espezieak identifikatzen jakin nahi duten pertsona ugari daudelako, eta hauek webgune berri hau hornitzeko prest egongo lirateke, ornitho.eus portalarekin ikusten ari garen bilakaera adibide garbia da”. Izan ere, Ornitho europar mailako plataforma irekia da, non milioika behaketa erregistratzen diren.

Hori gutxi balitz, Faunapyr portalak datu hauen erabilera erraztuko du, bereziki bioaniztasunaren kontserbazioa eta faunarekin erlazionaturiko jarduera turistikoak uztartzeko.

Proiektua 2020ra arte iraungo du, baina “datu baseen kudeatzaileek erabiltzen jarraituko dute, sistema irekia egongo da”. Honela, koordinatzailearen hitzetan “portala etangabe hornituz joango da, mugarik gabe” .

Ekimen honen aurrekontua milioi erdi eurokoa da, eta FEDER funtsen bitartez %65ean diruz babestu da. Gainontzeko kopurua proiektuaren bazkideek jarriko dute, hau da, Aranzadi Zientzia Elkarteak (bazkide koordinatzailea), Reserva de la Biosfera Ordesa Viñamala-k, Conservatoire d’Espaces Naturales de Midi-Pyrénées-ek, Centre de Ciència i Tecnología Forestal de Catalunya-k, Institut Català d´Ornitología-k eta Ligue pour la Protection des Oiseaux-k.

Faunapyr-en aurkezpen ekitaldia Biescasen egin zen, Juan Arizaga, Aranzadiko kide eta proiektuaren koordinatzaileak, Pilar Gómez Aragoiko Gobernuaren Jasangarritasun Saileko zuzendari nagusia eta Ordesa Viñamalako Biosfera Erreserbako zuzendariak, Carmen Muro Erreserbako lehendakariordeak eta Luis Estaún Biescaseko alkateak parte hartu zutelarik.