
Faunaren jarraipena egiten duten 30 aditu baino gehiago bildu dira Aranzadin, Pirinioetako klima-aldaketa aztertzeko

Ornitologia / Eraztuntze zientifikoa
Asteartea, 2025eko ekainaren 3a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 3 minutu
Pirinioetako alde bateko eta besteko adituek parte hartu dute Inbiopyr proiektuaren lan-mintegi honetan.
Interreg proiektu honen helburu nagusia da mugaz gaindiko harmonizazioa bultzatzea faunari buruzko datuak biltzeko eta klima-aldaketarekiko sentikorrak diren Pirinioetako espezie jagoleen espazio- eta denbora-banaketaren aldaketaren garrantzia neurtzen duten adierazleak garatzeko.
Pirinioetako klima-aldaketaren aurrean fauna adierazlea monitorizatu
Espezie batzuk bereziki sentikorrak dira klima-aldaketarekiko, eta, haien monitorizazioaren bidez, klima-aldaketak Pirinioetako fauna osoan eta, azken batean, mendigune horretako biodibertsitatean duen eragina neur daiteke. Horri espezie zentinela esaten zaio.
Horretarako, kontuan izan behar da mendiak direla klima-aldaketak gehien mehatxatzen dituen habitatetako bat.
Prezipitazio- edo tenperatura-erregimenen aldaketek eragin oso handia dute mendiko ekosistemetan eta bertako faunan, giro hotzetara egokitutako biodibertsitate-elementuak baitira. Aldaketa horien ondorioz, espezie horien banaketa-eremuan, populazio-tamainetan edo portaeran aldaketak gertatzen dira.
Goi-mendiko hegaztiak
Horren adibide dira tenperatura baxuko eta glaziarretako eremuetan bizi diren goi-mendiko hegaztiak. Klima-aldaketari aurre egiteko, eremu altuagoak kolonizatu ohi dituzte, baina, kasu horretan, kota maximora iritsita daudenez, populazioek behera egiten dute.
Espezie zentinelen adibide batzuk:
HEGAZTIAK:
Elur eperra, basoilarra, elur-txonta, txinbo Kaskabeltza.
TXIMELETAK:
Apolo tximeleta, Urrezko gorringoa.
ANFIBIOAK
Igel piriniarra, uhandre alpetarra.
MAMIFEROAK:
Muturluze piriniarra eta marmota.
Parte-hartzaileak
Mintegi honetan parte hartu duten adituak erakunde publiko eta elkarte pribatuetatik datoz: Euskadi (Aranzadi), Katalunia (Generalitatea eta ICO), Nafarroa (Gobernua eta UNAV), Aragoi (, IPE- CSIC, OPCC-CTP, Ordesa-Viñamala), Frantzia (LPO, Nature en Occitanie, Societé herpétologique française).
Proiektuko bazkide diren erakundeak:
Aranzadi Zientzia Elkartea taldeburu;
Ordesa Viñamala Biosfera Erreserbaren Partzuergoa;
Institut Català d 'Ornitologia;
Ligue pour la Protection des Oiseaux - Délégation Territoriale Aquitaine;
Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC)
Pirinioetako Lan Elkartea (CTP);
ANA Conservatoire d 'Espaces Naturels Ariège.
Elkartua:
Nature en Occitanie.
INBIOPYR (EFA020/01) proiektua % 65ean finantzatu du Europar Batasunak, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.

Mezenasgoa
Enpresen eta erakundeen laguntzari esker, gure gizarteari eta natura-inguruneari aurrera eginarazten dioten proiektuetan lanean jarraitzeko aukera dugu.
Bere babesa eman diguten erakundeak:
Informazio gehiago