Garraitz irla, bisita gidatuak
Ordua
Tokia
Lekeitio
Salneurria
Doan
Atabakak doako bisitaldiak eskainiko ditu marea behean. Uztailaren 1etik irailaren 11ra Garraiz Irla bisitatu ahal izango da Atabaka Kultur Elkartearen eskutik.
Marea behean eta irlaren hasieran gida bat izango da bisitarien zain. Doako bisitaldiak izango dira eta bisitaria heldu ahala antolatuko dira. Beraz, ez da beharrezkoa izena ematea.
Bisitaldi hauek “Garraitz Parke Arkeologikoaren” ondare historiko eta arkeologikoa ezagutzeko aukera ematen dute. Honez gain, flora eta faunaren aberastasuna gertutik gozatzeko aukera ere izango dute bisitariek.
Gidak Lekeitioko bi gazte dira, Maddalen Irigoien eta Unai Urkiaga. Hainbat hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa) eskaintzen dira. Ordutegiak marea behean izango dira eta turismo bulegoan kontsulta daitezke.