Gipuzkoa Argitara

Aranzadi

Astelehena, 2017eko martxoaren 13a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Martxoaren 18tik maiatzaren 21 arte San Telmo Museoaren argazki bildumako 100 bat irudiren aukeraketa, 1855etik 1936ra erakutsiko da. Ibilbidean zehar, ezagutzera ematen dira garai horretako argazki euskarriak, teknikak eta prozedurak, eta, baita ere, Donostiako eta Gipuzkoako aspektu historikoak eta sozialak, eta bere protagonistak.

Halaber, horren bidez, argazkilaritzaren dokumentazio balioa azpimarratuko du. Euskarriak, teknikak eta kontaketak teilakatu egingo dira museoaren bilduma ezagutarazteko eta duen garrantzia emateko.

Elisa Querejeta, Aranzadiko bazkide aktiboa, eta María Millan erakusketa honetako komisarioak dira.

Nekazariak baserriko ohiko lanetan, Zarauzko Santa Barbara ermitaren ondoan. Indalecio Ojanguren.