Gure elkarteko bazkideen ohiko batzar orokorra

Aranzadi

Asteartea, 2019eko apirilaren 30a — CEST

Irakurketa: 2 minutu



Bazkide guztiei dei egiten dizuegu Ohiko Batzar Orokorrean parte hartzera. Izan ere, ostegunean izango baita, apirilak 30, 18:30etan lehenengo deialdia eta 19:00etan bigarren deialdia. Ekitaldia Elosegi Aretoan izango da, Zorroagako egoitzan.




Eguneko gai zerrenda honako hau izango da.


1.- Jokin Otamendi Azurmendi Elkarteko Lehendakariaren agurra.



2.- 2018 urteko kudeaketa txostena.



  • Idazkariaren txostena.

  • Diruzainaren txostena.

  • Kudeaketa txostenaren onespena, egoki balitz.



3.- 2019ko kudeaketa plana eta aurrekontu egitasmoa.



  • Onespena, egoki balitz.


4.- Zuzendaritza Batzordeko karguen aldaketa.



  • Onespena, egoki balitz



5.- Eskari-galderak.


6.- 2019ko apirilaren 30ean egindako Ohiko Batzarraren akta irakurketa.



  • Onespena, egoki balitz.