Guztira 1315 hegazti eraztundu dira Izaro uhartean abuztuan zehar

Ornitologia

Ostirala, 2021eko irailaren 17a — CEST

Irakurketa: 3 minutu


Lehen egunetan ez ziren hegazti asko harrapatu, hala ere, egunak pasa ahala, eta abuztuak aurrera egin ahala, kopuru hori handituz joan da eta azkenik, eraztundutako hegaztien kopurua aurreko urteetakoaren antzekoa izan da. Guztira 23 espezietako 1315 hegazti eraztundu dira abuztuan Izaro uhartean.


Aurten, bigarren urtez jarraian gure inguruan oso arrarotzat jotzen den espezieko txori bat harrapatu da. Txori hau Sasi-txori horizta da (Hippolais icterina) eta ekialderago txori arruntago bat izan arren, hemen ez da batere arrunta. Horrez gain, Londreseko erremitedun eraztuna duen Txio hori bat (Philloscopus trochilus) ere berreskuratu dugu. Lan hori Euskadiko, Andaluziako, Extremadurako eta Kataluniako hainbat tokitatik etorritako 20 boluntariok egin dute. Hilabetez 4 pertsonako taldeetan bizi izan dira Izaro uhartean.


Eraztuntze proiektua Izaro uhartean



Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Sailak eta Urdaibai Bird Center delakoak Kantauri itsasertzean 2018an aitzindari izan proiektua aurkeztu zuten Bizkaiko Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Bermeoko Udalari eta MAIER (Ajangiz) eta CAMPOS kontserbak (Bermeo) enpresei esker.


Etengabeko ahalegina eskatzen duen eraztunketa-proiektu honen helburua hegaztien migrazioaren inguruko ikerketarako datuak biltzea da, zehazki migrazio postnupzialean.


Proiektu honen aurrekaria Piccole Isole da. Italian hasi zen duela hogeita bost urte baino gehiago, eta Mediterraneoko uharte batzuetan egiten da, hegaztien migrazioa aztertzeko helburuarekin.


Hegaztien migrazioak Kantauri itsasoan


Uharteek hegazti migratzaileentzat duten geltoki-funtzioa sakon ikertu da Mediterraneoan zenbait ekimenen bidez; tartean da Piccole Isole. Proiektu honetan eginiko ikerketek oso datu interesgarriak eman dituzte irlek hegaztien migrazioetan duten garrantziei buruz, eta datu horiek ekarpen handia egin dute hegaztien migrazioari buruz dakiguna hobetzeko.


Izaro uhartea Oka ibaiaren bokalearen aurrean dagoen uhartetxo bat da eta Urdaibaiko Biosfera Erreserban dago, Bermeon. Horregatik, Kantauri itsasotik datozen hegazti migratzaileentzat, penintsulara leku horretatik sartzen direnentzat, lehorreko lehen gunea da. Testuinguru geografiko horretan, Izaro leku estrategikoa da, eta oso interesgarria Kantauri itsasotik datozen hegaztien migrazio postnupziala aztertzeko.


Hegaztiei eraztunak jartzeko proiektua Izaron (Bermeo)


Proiektu honen helburua hegazti txikiek Kantauri itsasoa zeharkatuz egiten duten migrazioaz dakiguna sakontzea da. Zehazki, Izaro uhartean eraztunak jartzeko kanpaina bat egiteko asmoa dugu, jakiteko ea hegazti horiek zer


Hegaztien espezieak eta metodologia


Eraztunak jartzeko kanpaina espezie transahararrekin egiten da; hau da, Europan umatu eta negua Afrika tropikalean igarotzen duten hegaztiekin.


Eraztunak jartzeko protokoloa esfortzu iraunkorreko estazioetan erabiltzen den ohikoa da. Zenbait laino-sare jarri dira, 16 mm-ko argitasunekoak, harrapatuta gelditzen diren hegaztiak hartzeko. Sareak zabalik egoten dira egunsentitik iluntzeraino. Irekita dauden denboran, orduro begiratzen dute sarea eta haize leuna/arina edo beroa bada, berriz, maizago. Euria eta haize zakarra izanez gero, sareak itxita egoten dira, harrapatutako hegaztiak hil ez daitezen.


Hegaztiak harrapatutakoan, aurretik prestatutako kolektoreetan sartzendituzte eta, berehala, eraztunak jarri eta neurtu egiten dizkiete hegalen eta soinaren luzera, koipea eta pisua. Adina eta sexua ere zehaztuko dute lumak aztertuta.



Sasi-txori horizta


Txio horia



Lan taldea