Hegaztiak kantuz bereizteko ikastaroa

Ornitologia

Asteartea, 2018eko martxoaren 13a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Iaz bezala, 2018an ere herritarrei zuzendutako ikastaro eta tailer ornitologikoak antolatuko dira. AtlaSS ekimenak bi urte hauetako (2017 eta 2018) duen helburuetako bat da ornitologian interesa duten pertsonak hezitzea hegaztia habiagile arruntenak bereizi ahal ditzaten. Hegaztiak bertatik beratar behatzeko irteera ere egingo dira eta udalerriko leku guztietan erroldak egingo dira, 2019an Donostian dauden hegazti habiagile guztien behin-betiko datuak edukitzeko.


Datorren apirilerako AtlaSS ekimenak hegazti habiagile arruntenak beren kantuagatik bereizten ikasteko ikastaro teoriko-praktikoa antolatu du, data eta leku ezberdinetan egingo dena (doakoa, leku mugatuak). Alderdi teorikoaz gain, saio bakoitzak hegaztiak behatzeko irteera bat izango du, ikastaroan ikasitakoa praktikara eraman asmoz.


Hauek dira ikastaroaren datak eta lekuak:

























Lekua Teoria egunak1 Praktika egunak2

Aranzadi Z. E.


(Zorroagagaina, 11)


Apirilak 5 (ES) Apirilak 8: 09:00tan Ametzagaina Parkearen sarreran (Viveros Ducasse ondoan). Ibilbidea: Ametzagaina.
Casares K.E. Apirilak 12 (ES) Apirilak 14: 09:00tan Casares K.E. sarreran. Ibilbidea: Lau Haizeta.
Okendo K.E. Apirilak 19 (ES) Apirilak 21: 09:00tan Uliako Parkearen aparkalekuan. Ibilbidea: Ulia.


  1. 1.Klase teorikoen ordutegia 19:00tik- 20:30ra izango da.

  2. 2.Ordua eta lekua adierazten da. Praktikaren iraupena 2-3 ordukoa izango da.


IZEN-EMATEA: http://www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi


Informazio gehiagorako: 943466142/mlaso@aranzadi.eus