Hegaztien eraztunketa gertutik ezagutzeko jardunaldia
Osteguna, 2017eko irailaren 28a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Datorren urriak 1ean Aranzadi Zientiza Elkarteak eraztunketa zientifikoa ezagutzeko ate irekiko jardunaldia antolatu du Ametzagainako parkean. Ekintza hau bertaratu nahi duen guztientzat zuzenduta dago. Saileko ornitologoek hegaztiak eraztungo dute bertan eta zientzia honen garrantzia azalduko dute. Eraztuntzea hegazti baten hankan eraztun bat jartzea da. Eraztun horrek izendapen bat eta, NAN zenbaki bat bailitzan, alfazenbakizko kode bat dauzka, ale bakoitza esklusiban identifikatu ahal izateko.
Hitzordua urriaren 1ean da, goizeko 9:00etatik 12:00etara Ametzagainako Gotorlekuan . Ekintza guztiz doakoa da eta bertaratzen den guztientzat zuzenduta.