Hegaztien eraztuntze zientifikoari buruzko ikastaro berriak
Osteguna, 2018eko apirilaren 19a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Hegaztiak aztertzeko oso teknika erabilia da eraztuntzea eta Aranzadi Zientzia Elkartea aintzindaria da teknika honetan. Gainera, Elkartea EURING europar eraztuntzaileen sareko kide da eta egun estatu mailan lanean diharduten bi eraztuntze bulegoetako bat kudeatzen du, urtean 200.000 eraztuntze baino gehiago jasotzen dituena. Ikastaroa hegaztiak ikertzeko teknika honetan hasi nahi dutenen pertsonei zuzenduta dago. Halaber, fauna eta ingurumenaren kudeaketarekin erlazionatutako langileentzako ere interesgarria izan daiteke. Ez da beharrezkoa aurretiko ezagutza edukitzea.
Ikastaroak saio teorikoak eta praktikoak izango ditu eta hurrengo lekuetan eskainiko dira:
- Maiatzak 9-12, Gasteizko Farmazia Fakultatean (UPV/EHU). Informazio gehiago honako liburuxkan.
- Maiatzak 16-20, Donostian, Aranzadiko egoitzan. Informazio gehiago honako liburuxkan.
Izen emateak: www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi
Informazio gehiago 943466142 telefonoan edo honako helbide elektronikoan: mlaso@aranzadi.eus