Historiaz beteriko bidea

Aranzadi

Osteguna, 2019eko irailaren 26a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


“LEMOATXA 1937” bidezidorra jarraituz gero, 2012an Lemoako Udalaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arteko elkarlanari esker berreskuratzen hasi ziren lubakietara iritsiko gara. Seinalez betetako bide horri jarraituz gero, Aldapa dorretxetik igaroko gara, eta gudariek San Antolingo eremura iristeko erabiltzen zuten bidea topatuko dugu. Bertan daude lubakiak. Lemoara jaisteko, Lemotxako tontorretik abiatuko gara, armada kolpistaren hildakoen ohorez eraiki ziren kapera eta gurutzea dauden lekuan. Lehenik eta behin, San Antolingo ermita bukolikoaren albotik igaroko gara: ondoren, bideak behera egiten du hostotza itxiko baso batean barrena. Azkenik, antzinako karobi batera iritsiko gara.


BIDEOA IKUSI



IBILBIDEAREN DATUAK





  • Luzeera: 8,2Km.

  • Desnibela: 425m.

  • Ibilbide zirkularra: Si

  • Zailtasun maila: Fácil

  • Ordutegia: 2:30h.


Altitudea



  • Gehienezkoa: 363m.

  • Gutxienekoa: 63m.


Informazio gehiago (PDF 14,2MB)