Iñaxio Sanz mendizale hernaniarra zendu da
Aranzadi
Osteguna, 2025eko azaroaren 6a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 1 minutu
Gaur hil da, 74 urterekin, Iñaxio Sanz Zalakain hernaniarra, mendizaletasunean eta beste hainbat arlotan eragile aktibo izandakoa. Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera elkarlanean landu zuen Hernaniko Ibilbide Sarea. 'Hernani ezagutuz' ibilbide gidatuen antolatzaile ere izan zen, eta herriko ibilbide laburren liburuxka kaleratu du berriki.
Aranzadi Zientzia Elkarteari egindako ekarpena nahiz eta isila izan, oso aberasgarria izan da beti. Naturaren inguruan eta bereziki Hernaniko ondareari buruz zuen jakintza trasmititu digu egin dituen lan guztietan.
Milesker Iñaxio, badakigu zu hor egon zarela beti.
Arg: Kronika.eus