Ingurumena eta natura-turismoko boluntariotzarako programa Urdaibai Bird Centerren, 2020ko uda
Astelehena, 2020eko uztailaren 6a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Txandak (txandako hiru pertsona bakarrik onartuko dira)
Uztailak 15 - Uztailak 31
Uztailak 31 - Abuztuak 15
Abuztuak 15 - Abuztuak 31
Abuztuak 31 - Irailak 15
Boluntariotza-programa honen helburua ingurumenarekin eta naturako turismoarekin lotutako arloetan pertsonak prestatzea eta heztea da, horrela, ingurumen-hezkuntzaren, ekoturismoaren eta ikerketaren arloan gaitasunak gara ditzaten.
Boluntarioek funtsezko eginkizun hauek izango dituzte:
- Ingurumen-hezkuntza eta Urdaibaiko natura-baliabideen dibulgazioa.
- Bisitariei informazioa eta arreta emateko jarduerak
- Padurako hegaztiak behatzeko eta interpretatzeko jarduerak.
- Hegaztien jarraipen- eta monitorizazio-proiektuetan parte hartzea.
- Habitataren kudeaketarekin lotutako proiektuetan parte hartzea.
Boluntariotza hori hautatzeko, honako hauek baloratuko dira:
- Zergatik parte hartu nahi den.
- Esperientzia eta ezagutzak ornitologian, ekologian eta ingurune naturalean
- Jendearen arretako esperientzia
- Hizkuntzen ezagutza (euskara, ingelesa, frantsesa)
- Urdaibaiko Biosfera erreserbako natura-balioei buruzko ezagutzak izatea.
Kanpainan parte hartzen duten pertsonek Urdaibai Bird Centerren instalazioetan ostatu hartzeko aukera izango dute. Mantenua eta joan-etorriak boluntarioaren kontura izango dira.
Zentroaren inguruan, gainera, aparteko edertasun- eta berezitasun-lekuak bisita daitezke: Santimamiñeko haitzuloa, Ogoñoko kostaldeko itsaslabarrak, Laidako hondartzak, artadi kantauriarra, landazabal atlantikoko paisaiak…
Izena emateko epea 2020ko uztailaren 10ean amaituko da, eta hautatuei uztailaren 11n jakinaraziko zaie.
Boluntariotza amaitutakoan, parte-hartzaileek boluntariotza-aldian egindako lanen gaitasun-ziurtagiria jasoko dute.
Anima zaitezte gu ezagutzera eta gurekin ikastera!
www.birdcenter.org