Ione Zuloaga Muxika
Azkoitia, 1995
Aranzadi
Espezialitatea
Oroimen Historikoa eta Gertuko Oroimena
Biografia
2017an Historian graduatua, ordutik, Oroimen Historikoan zenbait ikerketa egin ditu, horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitatean Historia Garaikideko masterra egin zuen. Gradu eta Master amaierako ikerketa lanetan Gerra eta diktadura frankistako emakume errepresaliatuak izan ditu oinarri. Orobat, hainbat Kongresu eta Mintegietan parte hartu du, besteak beste, Giza Eskubideen eta Botere Publikoen EHUko UNESCO Katedrak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak babestutako "Historia mintegia: Genero errepresio frankismoan"-n.
2014tik hainbat udara egin ditu indusketa arkeologikoetan murgilduta: Aduna-Asteasu-Zizurkil (Saseta Defentsa Sistema), Amaiurko gaztelua, Zalduako erromatar galtzada eta Irulegiko gaztelua.
Bere lehen ikerketa- eta erredakzio-lana Alegiako Tokiko Oroimen Historikoko monografikoa izan zen. Liburu hau 2019an argitaratu zen: "Alegia 1936-1945: Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan".
Gaur egun, Tokiko Oroimen Historikoko eta Gertuko Oroimeneko zein bi garai hauetako eremu orokorreko zenbait ikerketetan lanean ari da. Gazteei gai hauek gerturatzearren Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Kultura Eskola programan parte hartzen du.
Halaber, 2020tik EHUn Doktoratua egiten dihardu Gipuzkoako emakume errepresaliatuei buruz.
Ibilbidea
- 2014 - gaur egun arte
Aranzadi Zientzia Elkarteko zenbait indusketa arkeologikoetan parte hartzen du. - 2017
Historiako gradua amaitu eta EHUn Historia Garaikideko masterra. - 2019
Lehenengo argitalpena:"Alegia 1936-1945: Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan" - 2020
Argitalpena: Getaria 1936-1945: Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan Vol 1. Vol II. - 2023
Argitalpenak:- Zegama 1936-1945: Giza eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan / Conculcación de los Derechos Humanos y represión durante la Guerra Civil y el Primer Franquismo
- Zestoa 1936-1945: Giza eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan
- 1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak: Gipuzkoako kasua / La represión franquista ejercida sobre las mujeres entre 1936 y 1945: el caso de Gipuzkoa