Irrati bidezko jarraipenari buruzko ikastaroa. Fauna jarraitzeko metodo ezberdinak

Ornitologia

Asteartea, 2016eko abenduaren 20a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Ikastaro hau fauna jarraitzeko erabiltzen diren teknikak, irrati bidezko jarraipena nabarmenduz, ikasteko interesa duten unibertsitateko ikasleei zuzenduta dago batez ere. Halaber, fauna eta ingurumenaren kudeaketarekin erlazionatutako langileentzako ere interesgarria da. Ez da beharrezkoa aurretiko ezagutza edukitzea.

Ikastaro honek egitarau teorikoa eta praktikoa dauka eta hiru fakultate ezberdinetan emango da:



    • 1. Nafarroako Unibertsitatea, Zientziako Liburutegian, Iruña-Pamplona. Data: 2017ko otsailaren 6tik 10era. Informazio gehiago honako LIBURUXKA

    • 2. Euskal Herriko Unibertsitatea, Farmazia Fakultatean, Vitoria-Gasteiz. Data: 2017ko otsailaren 13tik 17ra. Informazio gehiago honako LIBURUXKA

    • 3. Euskal Herriko Unibertsitatea, Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Leioa. Data: 2017ko otsailaren 20tik 24era. Informazio gehiago honako LIBURUXKA



Argazkiak: Maite Laso