Irrati bidezko jarraipenari buruzko ikastaroetan eman izena

Ornitologia

Ostirala, 2019eko urtarrilaren 18a — CEST

Irakurketa: 2 minutu



Ikastaro hau fauna jarraitzeko erabiltzen diren teknikak, irrati bidezko jarraipena nabarmenduz, ikasteko interesa duten unibertsitateko ikasleei zuzenduta dago batez ere. Halaber, fauna eta ingurumenaren kudeaketarekin erlazionatutako langileentzako ere interesgarria da. Ez da beharrezkoa aurretiko ezagutza edukitzea.




Ikastaro honek egitarau teorikoa eta praktikoa dauka eta hiru fakultate ezberdinetan emango da:

  • 1. Nafarroako Unibertsitatea, Zientziako Liburutegian, Iruña-Pamplona. Data: 2019ko urtarrilaren 28tik otsailaren 1era. Informazio gehiago honako LIBURUXKA

  • 2. Euskal Herriko Unibertsitatea, Farmazia Fakultatean, Vitoria-Gasteiz. Data: 2019ko otsailaren 11tik 15era. Informazio gehiago honako LIBURUXKA

  • 3. Euskal Herriko Unibertsitatea, Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Leioa. Data: 2019ko martxoaren 11tik 15era. Informazio gehiago honako LIBURUXKA


Ikastaroetan izena eman dezakezu zuzenean aplikazio honen bitartez:www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi