Jesus Eloseguiren begirada

Aranzadi

Asteartea, 2016eko abenduaren 6a — CEST

Irakurketa: 2 minutu



Donostia 2016k, Europako Kulturaren Hiriburuak, Ondarebideak izeneko plataforma digital berria jarri zuen abian duela bi hilabete. Elhuyarrek, Euskomediak eta EHUko informatika-fakultateko Ixa Taldeak garatu duten webgunearen helburua Euskadiko kultur ondarea hedatzen laguntzea da eta, gaur egun, webguneak 425.000 item baino gehiago eta 30 ibilbide inguru biltzen ditu. Klik bakarrarekin, gordailu horretan jasota dagoen kultur ondarearekin lotutako zirkuitu digital tematikoak egin daitezke.



Kultur aberastasun horri bizitza emateko asmoz, Aranzadi Zientzia Elkarteak proiektuarekin bat egin eta Donostian eta Pasaian gai horretan adituak direnekin egingo diren bi zirkuitu tematiko fisiko proposatu ditu: “Donostiako lehen biztanleak” eta “Jesus Eloseguiren begirada”.



Aurreko larunbatean Fermin Leizaola etnografoak eta Eneko Sanz historialariak Donibane Pasaia herritik ibilbide bat gidatu zuten Jesus Eloseguiren begirada abiapuntu hartuta. Berrogei lagun agertu ziren Jesus Elosegui argazkilari eta dokumentalistaren argazkiak lantzeko eta horiek kontutan hartuta 50.hamarkadako Pasaiara bidaiatu eta paisaiaren eraldaketaren inguruan gogoeta bat egiteko.