Kanpoaldeak. Jaime Rodriguez Solisi eskeiniak

Aranzadi

Astelehena, 2016eko abenduaren 19a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

"Kanpoaldeak" izeneko liburua aurkeztu zen abenduaren 16ean Hondarribiko Jaizkibel hotelean, Ikerketa historiko eta arkeologikoen Jardunaldian zehar. Liburua Arkeolan Fundazioak editatu du eta Jaime Rodriguez Solisi dedikatua izan da. Ekitaldi honetan Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako Foru Diputatuak hartu zuen parte eta Aranzadi Zientzia Elkartearen izenean Juantxo Agirre eta Fermin Leizaola bertaratu ziren.

Jaime Rodriguez Solísek, gipuzkoako arkeologiaren garapenean lan handia egin du. 1982. urtean Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeologia saila berak sortu zuen. Horrez gain, Elkarteko lehendakariordea izan zen 1980. urtetik 1984. urtearte eta Zuzendaritza batzarreko kide izan zen 1970. urtetik 1975. urtera eta 1979. urtean ere bai.