Kultura Eskola programan izena emateko epea irekita

Aranzadi

Asteartea, 2021eko uztailaren 6a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Bidali zure proposamena kulturaeskola@gipuzkoa.eus helbidera.


Horretarako informazio guztia Kultura Eskola webgunean aurkituko duzu Nola parte hartu sailean.


Uztailaren 15era arte jasotzen diren proposamenek bat egin ahal izango dute datorren irailean ikastetxeei eskainiko zaien katalogoarekin, 2021-2022 ikasturtean garatu beharreko jarduerak aukeratu eta programatu ahal izan ditzaten.


Gipuzkoako bigarren hezkuntzako (12-16 urte) ikastetxeei zuzendutako Kultura Eskola programak hainbat arlotako (antzerkia, dantza, musika, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak eta kultur ondarea) sortzaile eta eragile kulturalen proposamen artistiko-kulturalak biltzen ditu.