“Landa” Urdaibaiko arrano arrantzale emeak Afrikatik itzuli da

Ornitologia

Ostirala, 2022eko martxoaren 11a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Negua Saharaz hegoaldeko Afrikan igaro ondoren, hemen da gure artean. Aurtengo honetan, laster iristea espero dugun "Roy" arrano arrari aurrea hartu dio. Itzuliko al da Roy Landarengana, Afrikako bidaia gainditu ostean? Txita albinorik jaioko da berriro? Aurrera aterako al dira txitak eguraldi txarrari aurre eginez?

Itxaropen handia dago aurten.

Naturatik bertatik, guztiontzako zuzeneko ikuskizun zoragarria hasi da dagoeneko!!!!

Sartu eta gozatu zure etxetik bertatik!!!

https://www.youtube.com/c/urdaibaibirdcenter_nature_reserve