Makaronesiako kaioen bizimodua aztertzen hasi da Aranzadi

Ornitologia

Osteguna, 2017eko abuztuaren 31a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Lan honen ildoa abiapuntutzat hartuta, Azoreseko Unibertsitateak eta Aranzadik Atlantiar ozeanoaren erdian kokatzen diren irletako kaioak aztertzeko proiektua abian jarri dute.


Nahiz eta espezie berekoak izan, Azores irletako kaio hankahoriak nahiko isolatuak daude eta ondorioz berezitasun deigarriak dituzte. Hauen mugimendua eta ezaugarri demografikoak hobeto ezagutzeko helburuarekin, Aranzadiko adituak hainbat txito markatzen ibili dira artxipelagoko uharteetan.