Meteorologiaren Mundu Eguna

Aranzadi

Osteguna, 2017eko martxoaren 23a — CEST

Irakurketa: 2 minutu



Hedabideen, hitzaldien eta bestelako sustapen-jardueren bidez, eta garapen jasangarriaren esparruan lan egiten duten erakundeen laguntzarekin, Meteorologiaren Mundu Erakundeak jarritako hainbat helburu lortzeko gizartea kontzientziatzea bilatzen da. Honela, gizarteak berak eta erabakiak hartzeko ardura dutenek hobeto ulertuko dute meteorologiak eta hidrologiak munduko herrialde guztien jarduerei egiten dizkieten ekarpenak.

2017ko edizio honetarako Meteorologiaren Mundu Egunerako aukeratu den gaia da Hodeiak ulertzen. Horrela, AEMETek Euskadin duen ordezkaritzak 'Hodeiak ulertzen: Zer esan nahi digute?' izeneko hitzaldia antolatu du, laino desberdinei buruzko aurkezpen didaktikoa, beren sorrera eta zer iragartzen duten. Hitzaldia gazteleraz izango da eta Ojaizeko (Santander) estazioko ordezkari eta AEMETeko kolaboratzaile José Luis Pelayo Arcek emango du.

Hitzaldia martxoak 23an, osteguna, izango da, arratsaldeko 19:00etan, Donostiako Erret Klub Nautikoan.