Miel Sasietaren omenez

Aranzadi

Astelehena, 2019eko urriaren 21a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Miel Sasieta ikerkuntza guzti hauen aitzindaria izan zen eta hamarkadak eman ditu Munibe Arkeologia Taldeko kideekin batera haitzuloak bilatzen. Aranzadi Zientzia Elkartearekin harreman estua izan zuen betidanik eta historiaurreko hainbat aztarnategietako aurkikuntza eta ikerketan parte hartu zuen: Praileaitz, Aitzbitarte, Munoaundi, Kiputz, etab. Leizeak miatzen trebea eta nekaezina, bere lanak Euskal Herriko historiaurreari argia eman dio eta hutsune handia utzi du guztion artean. Berak beti zihoen: “Aurkitzeko bilatu behar”.

Faltan botako zaitugu Miel. Laster arte lagun.

Kiputz IX-n aurkitutako estepako bisontearen garezurra erakusten. Argazkian, ezkerretik eskubira: Javier Alberdi (Munibe), Pedro Castaños (Aranzadi), Jone Castaños (UPV/EHU), Miel Sasieta (Munibe) eta Juan Mari Arruabarrena (Munibe). 2013