Megalitoaren fitxa

AKOLAKO LEPUA I

Datu zientifikoak

  • Izena: AKOLAKO LEPUA I
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Hernani
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Igoin-Akola
  • Koordenatuak WGS84(30T): 587492, 4789095
  • Kokapena: Akolako lepoaren erdian. Akolako Lepua II-trikuharria 150 m. Iparralderantz kokatzen da.

Deskribapena:

12 m-ko diametroa eta 2,2 m-ko gehienezko altueradun tumulua daukan trikuharri labur itxi bat da. Kontserbatzen den tumulu zatiaren iparraldean ganbararen bi harlauza aurkitzen dira beronen mendebaldeko erpina osatuz. Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.

Aurkikuntza:

J.M. Barandiaranek aurkitu zuen 1928an.

Ikerketa historia:

T. Atauri, J. Elosegui eta M. Labordek induskatu zuten 1950an (ATAURI; ELOSEGUI; LABORDE, 1951: 12-16). Indusketa lanen bidez, esparru laukizuzen bat eratzen zuten lau harlauzaz osaturiko ganbara bat aurkitu zuten. Ganbararen Ekialdeko itxiera harlauza bere paraleloa baino txikiagoa zen eta horrela ganbara ez zen guztiz itxita geratzen, 'leiho' edo hutsune bat sortzen baitzen harlauza horren eta estalkia osatzen zuen harlauzaren artean (ATAURI; ELOSEGUI; LABORDE, 1951: 15). Gainera ikerlariek, harlauzatxo mehez osaturiko maila bat identifikatu zuten ganbara barruan; kanpoaldean berriz, bere luzera ardatz berean zegoen zutikako bloke bat, egituraren eraikuntza elementu bezala hartzen dutena (ATAURI; ELOSEGUI; LABORDE, 1951: 13).

Bibliografia:

ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. Del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. Del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.
ATAURI, T.; ELOSEGUI, J.; LABORDE, M.: "Exploración de tres dólmenes de la estación dolménica de Igoin-Akola (Guipúzcoa)". Munibe 3, 1951, pp. 1-56.
BARANDIARAN, J. M.: "Nueva estación prehistórica en Guipúzcoa. Los dólmenes de Landarbaso". Anuario de Eusko-Folklore 8, 1928, pp. 153-156.
BARANDIARAN, J. M.: "El hombre prehistórico en el País Vasco". Ed. Ekin. Buenos Aires, 1953.
BARRIO, L. del: Hernani. Kultura interesa duten ibilbideak. Itinerario de interés cultural. Ayuntamiento de Hernani. Hernani, 1999.
ELOSEGUI, J.: "Catálogo dolménico del País Vasco". Pirineos 9, 1953, pp. 229-378.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 288-301.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa