Megalitoaren fitxa
OTSAARTE
Datu zientifikoak
- Izena: OTSAARTE
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Partzuergo Orokorra
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Altzania
- Koordenatuak WGS84(30T): 560726, 4754714
- Kokapena: Aitzabalen IEko hegalean, Gizonzabal lekuan.
Deskribapena:
Lurraren goragune natural baten gainean eraikitako trikuharri bat da, eta bere tumuluak, nahiz eta itxuraz handiagoa iruditu, 7 m-ko diametroa eta 0,30 m-ko altuera ditu. Bertan, ganbarari dagozkion hareharrizko bi harlauza paralelo nabarmentzen dira, tumuluaren gainean, ziurrenik jatorrian berari zegozkion beste zenbait bloke aurkitu baziren ere. Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharri eta kareharriak dira.
Aurkikuntza:
T. Atauri eta M. Labordek aurkitu zuten 1956an.
Ikerketa historia:
T. Atauri, M. Laborde eta J.M. Barandiaranek induskatu zuten 1960an. Indusketa haren lekuko bezala, ganbaratik zabaltzen zen zanga bat geratu zen, 1997ko J.A. Mujikaren indusketaren ostean estalia izan zena, horrela monumentua zaharberrituz. Tumuluak bertako hareharrizko harkosko eta bloke ertainez, eta gutxigorabehera 100 m IM-ra dagoen Aitzabalgañe kareharrizko azaleramendutik ekarritakoez, osatutako geruza irregular bat zuela jakin ahal izan zen bigarren eskuhartze honetan (Mujika, 1998: 172).
Bibliografia:
AGIRRE, J.; MORAZA, A.; MUJIKA, J.A.; OLAZABAL, A.: Idiazabalgo trikuharriak. Dólmenes de Idiazabal. Idiazabal: Idiazabalgo Udala, 1999.
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.
BARANDIARAN, J. M.; LABORDE, M.; ATAURI, T.: "Exploración del dolmen de Otsaarte o Gizonzabal". Munibe 13, 1961, pp. 155-160.
ELOSEGUI, J.: "Catálogo dolménico del País Vasco". Pirineos 9, 1953, pp. 229-378.
MUJIKA, J. A.: "Dolmen de Otsaarte (Parzonería de Altzania)". Arkeoikuska 97, 1998, pp. 170-172.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 230-270.



