Megalitoaren fitxa

TXORITOKIETA

Datu zientifikoak

  • Izena: TXORITOKIETA
  • Ondare higiezin mota: Zutarri
  • Udalerria: Astigarraga-Errenteria
  • Sekuentzia kulturala: Zehaztu gabe
  • Estazio megalitikoa: Txoritokieta
  • Koordenatuak WGS84(30T): 587617, 4793492
  • Kokapena: Txoritokietako mendiaren hegoekialdeko isurialdean, ur-mugan, gailurretik 200 m.rantz. Aitzetako Txabala-trikuharria 400 m. IEra dago.

Deskribapena:

1,95 m-ko altuera, 0,95 m-ko batazbesteko zabalera eta 0,25 m-ko lodiera dituen zutikako monolito bat da, ardatz nagusiak IM-HE norabidea duena. HM-ko aurpegian gurutze bat dauka grabaturik eta IE-koan berriz, interpretatzen zaila den inskripzio bat.
Monolitoa bertako hareharrizkoa da.

Aurkikuntza:

L. Millanek aurkitu zuen 1981an.

Ikerketa historia:

2005an, bere inguruko sasiak erretzean, harlauzaren IE-ko aurpegiaren azala altxatu zen beroaren eraginez, eta ondoren zatiak itsatsiz leheneratu egin zen.

Oharrak:

Antzinatik, Astigarraga eta Errenteria udalerrien arteko mugarri funtzioa betetzen du.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
LEIZAOLA, F.: "El monolito de Txoritokieta (Astigarraba-Errenderia)". Oarso 19, 1984, pp. 56-58.
PEÑALVER, X.: "Estudio de los menhires de Euskal-Herria". Munibe 35, 1983, pp. 355-450.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa