Megalitoaren fitxa
ZORROTZARRI
Datu zientifikoak
- Izena: ZORROTZARRI
- Ondare higiezin mota: Zutarri
- Udalerria: Partzuergo Orokorra
- Sekuentzia kulturala: Zehaztu gabe
- Estazio megalitikoa: Aizkorri
- Koordenatuak WGS84(30T): 552851, 4755694
- Kokapena: Urbiako larreetan. Perusaroiko mendi-aterpetik 150 m. IIErantz. Peruaitzen barrenetik 100 m. Mendebalderantz.
Deskribapena:
Zutik dagoen monolito zati bat da. Ebakidura laukizuzena du, 0,6 x 0,25 m-koa, eta lurretik 1.35m irteten da. Ardatz nagusiak I-H norabidea du.
Aurkikuntza:
J. M. Barandiaranek aurkitu zuen 1919an.
Ikerketa historia:
Perusaroi aterpetxearen eraikuntzan parte hartu zuen B. Igartuak L. Peña Santiagori esan zioenez, monolitoa erditik hautsia izan zen, zati bat aterpetxearen iparraldeko hormako bi leihoburu egiteko erabili zelarik (ALTUNA el alii, 1982: 116-117). Gainerakoa zutik jarri zen handik laster jatorrizko lekutik metro gutxi batzutara. Hau guztia 1947 eta 1948 urteen artean gertatu zela dirudi.
Aurkitu zen unean (1919) monolitoak ondorengo ezaugarriak zituen: lurrean datzan hareharrizko blokea, 2,1m-ko luzera eta ikusten den lodiera 0,54 x 0,6m artekoa duena. Luzera-ardatzak I-H norabidea dauka (ARANZADI; BARANDIARAN; EGUREN, 1919: 20).
Bibliografia:
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
ARANZADI, T.; BARANDIARAN, J. M.; EGUREN, E.: "Exploración de seis dólmenes de la sierra de Aizkorri". Euskalerriaren Alde 9, 1919, pp. 215-221, 245-262, 298-312.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 172, 174.
PEÑALVER, J.: "Estudio de menhires de Euskal Herria". Munibe 35, 1983, pp. 355-450.