Megalitoaren fitxa
ARREGINEA
Datu zientifikoak
- Izena: ARREGINEA
- Ondare higiezin mota: Harrespila
- Udalerria: Astigarraga
- Sekuentzia kulturala: Burdin Aroa
- Estazio megalitikoa: Txoritokieta
- Koordenatuak WGS84(30T): 586548, 4791287
- Kokapena: Arreginea deituriko tokian, Santiagomendiko Agiñetako tontorretik Hego Mendebaldean luzatzen den bizkarraren zelaigune batean. Ermaña baserritik 170 m-ra MIM-ra. Ermañaldeko harrespil multzoa 400 m-tara dago EHE-ra.
Deskribapena:
7,5 m-ko diametroa eta 0,8 m-ko altuera dituen tumulu formako harrespil bat da. Bloke ugariz osatua dago, IM-ko sektorean daudenak eta ekialdeko ertza markatzen duen bloke bat nabarmentzen direlarik. Esparruaren barruan zenbait bloke azaleratzen dira.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako konglomeratuak dira.
Aurkikuntza:
M. Izquierdok aurkitu zuen 1994an.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
PEÑALVER, X.: Mairubaratzak: Pirinioetako harrespilak. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 19, 2004.
PEÑALVER, X.: Los cromlech pirenaicos. Bolskan 22, 2005.