Megalitoaren fitxa

ERMAÑALDE

Datu zientifikoak

  • Izena: ERMAÑALDE
  • Ondare higiezin mota: Harrespila
  • Udalerria: Astigarraga
  • Sekuentzia kulturala: Burdin Aroa
  • Estazio megalitikoa: Txoritokieta
  • Koordenatuak WGS84(30T): 586919, 4791144
  • Kokapena: Ermañalde deituriko tokian, bizkar erako tontor baten gainean. Ermaña baserritik 250 m HE-ra. Arreginea harrespila 400 m-ra dago MIM-ra.

Deskribapena:

Tumulu formako 2 harrespilez osatutako multzo bat da:
1 monumentua: gutxigorabehera 6,5 m-ko diametroa duen tumulu formako harrespil bat da. Osatzen duten lekuko ugarien artean IM eta HE-ko koadrantean aurkitzen direnak dira nabarmentzekoak.
2 monumentua: gutxigorabehera 5,5 m-ko diametroa duen tumulu formako harrespil bat da. Osatzen duten lekuko ugarien artean IM-ko koadrantean aurkitzen direnak dira.
Egituren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.

Aurkikuntza:

L. del Barrio eta I. Gazteluk aurkitu zuten 2000an.

Oharrak:

Inguruan ageri diren tinkatutako zenbait blokek, harrespil gehiago ere izan daitezkela adierazten dute.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
BARRIO, L. Del.: Inventario de megalitos catalogados en el Territorio Histórico de Gipuzkoa en el periodo 2002-2012. Argitaragabea/Inédito. Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa, Arkeologiako Artxiboa/Archivo de Arqueología, 2013.
PEÑALVER, X.: Mairubaratzak: Pirinioetako harrespilak. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 19, 2004.
PEÑALVER, X.: Los cromlech pirenaicos. Bolskan 22, 2005.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa