Megalitoaren fitxa
ANDATZA I
Datu zientifikoak
- Izena: ANDATZA I
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Usurbil
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Andatza
- Koordenatuak WGS84(30T): 575529, 4788671
- Kokapena: Etumeta izenez ezagutzen den zabalgunean, Andatza mendiko ekialdeko hegalean. Andatza II-trikuharria 450 m. MHMrantz kokatzen da
Deskribapena:
12 m-ko diametroko eta 0,55 m-ko altuerako tumulua duen trikuharri poligonal bat da. Ganbara osatzen zuten harlauzak sakonune batean aurkitzen dira.
Aurkikuntza:
F. Yoldik aurkitu zuen 1954an.
Ikerketa historia:
Indusketan ikusi ahal izan zenez (Apellaniz; Altuna, 1966: 168-170), monumentua aurrez laututako goragune natural batean kokaturik dago, zeinaren gainean, Iparmendebaldeko sektorean, etzanda jarritako harlauzaz osatutako lauzadura bat jarri zen. Lauzadura honek tumuluaren oinarria osatzen du eta bere gainean interes arkitektoniko eskasa duen lur eta harri pilaketa bat dago. Esparru irregular bat osatzen duten 6 harlauzaz osaturik dago ganbara (hauen artean 0,8 m-ko bat da denen artean nabarmentzen dena, menhir baten modura dago lurrean 0,35 m-ko sakonerara tinkatua eta harri txikiz altxatua). Ganbara inguratuz zutikako harlauza txiki batzuk daude eraztun baten modura. Ganbararen norabidea 130º-koa da.
Eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. Del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. Del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.
APELLANIZ, J. M.; ALTUNA, J.: "Excavaciones en dólmenes de Guipúzcoa". Munibe 18, 1966, pp. 167-184.
ELOSEGUI, J.: "Prospecciones dolménicas en el País Vasco. Materiales para el catálogo dolménico del País Vasco nº 9". En: Homenaje a D. Joaquín Mendizabal Cortazar, pp. 134-147. San Sebastián, 1956.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 187-194.
PEÑA BASURTO, L.: "Materiales para el catálogo dolménico del país Vasco, nº 7. Varios nuevos monumentos en guipúzcoa y Navarra". Munibe 6, 1954, pp. 174-181.



