Megalitoaren fitxa

JAIZKIBEL II (JAIZKIBEL)

Datu zientifikoak

  • Izena: JAIZKIBEL II (JAIZKIBEL)
  • Ondare higiezin mota: Harrespila
  • Udalerria: Hondarribia
  • Sekuentzia kulturala: Burdin Aroa
  • Estazio megalitikoa: Jaizkibel
  • Koordenatuak WGS84(30T): 594091, 4801261
  • Kokapena: Jaizkibel mendiaren IMko hegalean, Mendizabalen Arriya izenez ezagutzen den monumentutik 130 m. IMerantz eta autobidetik distantzi berdinera, HErantz. Aintzinako turismo-paradoretik 650 m.tara IIErantz. Jaizkibel III-trikuharria 130 m. HHMrantz dago.

Deskribapena:

Ondorengo ezaugarriak dituzten 5 harrespilez osaturiko multzo bat da:
1 harrespila: gutxigorabehera 8,5 m-ko diametroa duena.
2 harrespila: gutxigorabehera 7 m-ko diametroa duena.
3 harrespila: gutxigorabehera 6,5 m-ko diametroa duena.
4 harrespila: gutxigorabehera 4,5 m-ko diametroa duena.
5 harrespila: gutxigorabehera 7 m-ko diametroa duena.
Hauen artean zutikako harlauza ugari aurkitzen dira, ziurrenik beraien edo beste egitura megalitikoren batzuren zati izango direnak.

Aurkikuntza:

A. Armendariz eta J.A. Mujikak aurkitu zuten 1980an.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
PEÑALVER, X.: Mairubaratzak: Pirinioetako harrespilak. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 19, 2004.
PEÑALVER, X.: Los cromlech pirenaicos. Bolskan 22, 2005.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa