Megalitoaren fitxa
AANTZETAKO GAÑA
Datu zientifikoak
- Izena: AANTZETAKO GAÑA
- Ondare higiezin mota: Tumulua
- Udalerria: Zumarraga
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Iruarrieta
- Koordenatuak WGS84(30T): 557890, 4773675
- Kokapena: Aantzetako gainean, Izazpiko iparmendebaldeko sahietsaldean.
Deskribapena:
7,1 m-ko gehienezko diametroa eta 0,6 m-ko altuera dituen tumulu bat da. Erdialdean 2,6 m-ko diametroa eta 0,25 m-ko sakonera dituen sakonune bat dauka.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.
Aurkikuntza:
J. Tellabidek aurkitu zuen 1985an.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; ARMENDARIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, X.; ZUMALABE, F.J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa, I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. , 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Gipuzkoa. Carta Arqueológica. Megalitos. Anexo I. Nuevos descubrimientos, 1990-2001, Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.



