Megalitoaren fitxa

AÑI

Datu zientifikoak

  • Izena: AÑI
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Gaztelu-Tolosa
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Otsabio-Zarate
  • Koordenatuak WGS84(30T): 579221, 4768868
  • Kokapena: Otsabio mendiaren hegoekialdeko saihetsaldean, Añi gainean, Arrauneta eta Muttegi Zarra lepo tartean.

Deskribapena:

Gutxigorabehera 9 m-ko diametroa eta 1 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. Erdian, luzeran HE-IM norabidea duen eta bi zatitan hautsita dagoen harlauza bat aurkitzen da IE-rantz kulunkatua.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak kareharri tupatsuak eta hareharriak dira tumuluan, eta harlauza kareharri tupatsuzkoa da.

Aurkikuntza:

J. Altunak aurkitu zuen 1965an.

Oharrak:

Gaztelu eta Tolosa udalerrien arteko muga egiten duen itxitura egituraren gainetik pasatzen da.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. Del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. Del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa