Megalitoaren fitxa
BERROZPIN II
Datu zientifikoak
- Izena: BERROZPIN II
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Errenteria
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Txoritokieta
- Koordenatuak WGS84(30T): 587771, 4793858
- Kokapena: Berrozpingo bizkarraren M-ko muturrean, Berrozpingo gañaren Hegoaldean. Aitzondo baserritik IM-runtz, 220 m-ra. Aitzetako Txabala trikuharria HE-ra, 120 m-ra dago. Berrozpin II eta III trikuharriak 30 m IIM-ra eta 95 m E-ra daude
Deskribapena:
8 m-ko diametroa eta 0,4 m-ko altueradun tumulua daukann trikuharri bat da, non luzeran IE-HM norabidea duten 2 harlauza aurkitzen diren.
Harlauzak hareharrizkoak dira eta tumulua bertako hareharri eta kareharriz osatua dago.
Aurkikuntza:
F. Zumalabek aurkitu zuen 1999an.
Ikerketa historia:
1999an, F. Zumalabek (Aranzadi Zientzi Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Saila), egituraren hainbat puntutan zohi geruza kendu zuen bere megalito izaera egiaztatzeko. Bere esanetan, 10 m-ko diametroa eta 1 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da, luzeran I-H norabidea duten 3 harlauza dituena (ZUMALABE, 2000: 392).
Bibliografia:
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
ZUMALABE, F.: "Txoritokieta (Errentería)". Arkeoikuska 99, 2000. pp. 391-393.