Megalitoaren fitxa
BERROZPIN III
Datu zientifikoak
- Izena: BERROZPIN III
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Errenteria
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Txoritokieta
- Koordenatuak WGS84(30T): 587863, 4793832
- Kokapena: Berrozpingo bizkarraren erdialdean, Berrozpingo gañaren Hegoaldean. Aitzondo baserritik IIM-runtz, 2170 m-ra. Aitzetako Txabala trikuharria HHE-ra, 80 m-ra dago. Berrozpin III trikuharria 30 m 95 m M-ra dago
Deskribapena:
Gutxigorabehera 10 m-ko diametroa eta 0,4 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. HHE-MIM norabidea duen esparru laukizuzen bat eratzen duten 3 harlauzaz osatutako ganbara bat dauka: IE eta IM-ko harlauzak kanporantz eta barrurantz kulunkatuak daude hurrenez hurren, eta HM-koa barrura eroria.
Egituraren harlauzak hareharrizkoak dira eta tumulua bertako hareharri eta kareharriz osatua dago.
Aurkikuntza:
F. Zumalabek aurkitu zuen 1999an.
Ikerketa historia:
1999an, F. Zumalabek (Aranzadi Zientzi Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Saila), egituraren hainbat puntutan zohi geruza kendu zuen bere megalito izaera egiaztatzeko. Bere esanetan, 12 m-ko diametroa eta 1 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri labur itxi bat da, eta angelua eratzen duten zutikako 2 harlauzaz eta barruan erorita dagoen beste batez osatutako ganbara dauka. Ardatz nagusiak E-M norabidea du. Tumuluko bertako kareharri batzuk izan ezik, hareharrizkoa da (ZUMALABE, 2000: 393).
Bibliografia:
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
ZUMALABE, F.: "Txoritokieta (Errentería)". Arkeoikuska 99, 2000. pp. 391-393.