Megalitoaren fitxa

ARGONITZ

Datu zientifikoak

  • Izena: ARGONITZ
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Ataun-Bakaikoa-Iturmendi
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Ataun-Burunda
  • Koordenatuak WGS84(30T): 570772, 4754589
  • Kokapena: Argonitz-lepoaren erdian, aipaturiko hiru udal-mugan, Gipuzkoa eta Nafarroa tartean.

Deskribapena:

15 m-ko diametroa eta 1,6 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. Zanga moduan tumuluaren Ekialdeko ertzeraino zabaltzen den sakonune bat dauka erdialdean. Honen barruan, udalerrien mugak zehazten dituen mugarria aurkitzen da. Megalitoaren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.

Aurkikuntza:

J.M. Barandiaranek aurkitu zuen 1917an.

Ikerketa historia:

T. Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek induskatu zuten 1919an. Ikerlari hauen esanetan, 1919an ganbara Ekialdera irekia eta 6 harlauzaz osatua zegoen (batzuk mugituak), eta estalkiaren zati bat ekialdeko partean zeukan (estalkiaren beste bi zati, barrura eroriak zituen) (ARANZADI; BARANDIARAN; EGUREN, 1920: 41-42).

Bibliografia:

ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. Del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. Del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
APELLANIZ, J. M.: Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe, Supl. 1, 1973.
ARANZADI, T.; BARANDIARAN, J. M.; EGUREN, E.: Exploración de siete dólmenes de la sierra de Ataun-Burunda. San Sebastián: Diputación de Guipúzcoa, 1920.
BARANDIARAN, J. M.: Discurso leído en la solemne apertura del curso académico de 1917-18 en el Seminario Conciliar de Vitoria. Boletín del Obispado de Vitoria, 1917, pp. 1-39.
ELOSEGUI, J.: "Catálogo dolménico del País Vasco". Pirineos 9, 1953, pp. 229-378.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 230-270.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa