Megalitoaren fitxa
ARKUTXA
Datu zientifikoak
- Izena: ARKUTXA
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Donostia-San Sebastián
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Andatza
- Koordenatuak WGS84(30T): 577670, 4789123
- Kokapena: Arkutxako lepoan, Andatza mendiko ekialdeko sahietsaldean. Olaiko-trikuharria 400 m. Mendebalderantz dago.
Deskribapena:
HE-ko sektorean izan ezik, tumulu oso nahasia duen trikuharri bat da. Ganbarak, ia guztiz suntsitua denak, esparruaren IE-ko erpinari dagozkion 2 harlauza ditu, ondorengo neurriekin: 0,7 x 0,1 x 0,3 m eta 1,1 x 0,45 x 0,2 m. 1,3 x 1 x 0,3 m-ko beste harlauza bat aurrekoengandik 2 m HM-ra mugitua dago. Ganbararen norabidea 90º-koa da.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak eta konglomeratuak dira.
Aurkikuntza:
J. Argomanizek aurkitu zuen 1983an.
Ikerketa historia:
1987an, baso-ustiapenerako lan batzuk zirela eta, egituraren iparraldeko arkua suntsitua izan zen. 2001an, elementuaren gainean zeuden zuhaitzen mozketa egin zen Aranzadi Zientzi Elkarteko urreko Arkeologia Sailaren kontrolpean.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 187-194.



