Megalitoaren fitxa
SAN ADRIAN
Datu zientifikoak
- Izena: SAN ADRIAN
- Ondare higiezin mota: Tumulua
- Udalerria: Partzuergo Orokorra
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Aizkorri
- Koordenatuak WGS84(30T): 555647, 4753934
- Kokapena: San Adriango galtzadaren ondoan, ezkerretara, izen bereko haitzulotik 250 m.ra Urbiarantz.
Deskribapena:
I.-H. 6,5 m-ko diametroa eta E.-M. 9,2 m-koa duen, eta 1,1 eta 0,8 m arteko altuera duen tumulu bat da. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako kareharriak dira.
Aurkikuntza:
Monumentua aspaldidanik ezaguna zen ikerlari eta mendizaleen artean, baina G. Bähr-ek salatu zuen lehenengo aldiz.
Ikerketa historia:
Ikerketa arkeologiko bat egin zen 2010ean A.Morazaren eta M.Ceberioren zuzendaritzapean. Zundaketa bat ireki zen tumuluaren sekzioaren luzeran, iparraldetik hegoaldera, 9 metro luze eta metro bete zabal.
Lurrez eratutako tumuluaren aurrean gaudela esan behar da, kareharriaren berezko azaleratze bat aprobetxatzen duena, egitura bera nabarmenagoa izan dadin. Goiko aldean inguruko harrizko blokeekin osatutako metaketa artifizial bat dokumentatu ahal izan da, baina harri horiek soilik erdialdean eta puntu gorenean zeudela esan behar dugu, tumuluaren gainerakoa seguru asko mazelan behera eroriko baitzen denboraren joanean.
Bi zeramikazko zatiak eta suharri bat aurkitu zen, egitura Brontze Arokoa dela erakusten dutelarik. Oso litekeena da egitura hau bizitoki edo antzeko egituraren bat osatu izana, baina induskatutako eremuaren txikiak eta aztarna garbien gabeziak ez dute, oraingoz, hipotesi hau berresteko modurik eskaintzen.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
GALILEA, F.: "Catálogo de túmulos y campos tumulares en Euskalerria. Su análisis". Kobie 10, 1980, pp. 421-447.
MORAZA, A.; CEBERIO, M.; GARCÍA, M.: Túnel de San Adrián o Paso de Lizarrate. Arkeoikuska 2010, 2011, pp. 388-389.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 170-188.