Megalitoaren fitxa
OTSOLEPO
Datu zientifikoak
- Izena: OTSOLEPO
- Ondare higiezin mota: Trikuharri
- Udalerria: Elduain-Urnieta
- Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
- Estazio megalitikoa: Onyi-Mandoegi
- Koordenatuak WGS84(30T): 584170, 4782730
- Kokapena: Arreteneta izenez ezagutzen den lepoaren erdian, Onyi mendiaren hegoekialdeko hegalean. Eteneta I harrespil multzoa 800 m. Iparralderantz kokatzen da.
Deskribapena:
7,3 m-ko diametroa eta 0,5 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. Erdialdean 3 x 1 m zabal eta 0,35 m sakon den sakonune bat dauka, barnean zutikako harlauza handi bat duelarik. Iparekialdeko koadrantean, ganbaratik hurbil, Elduain eta Urnieta udalerrien arteko mugarri bat aurkitzen da.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Aurkikuntza:
J. Altuna eta K. Mariezkurrenak aurkitu zuten 1978an.
Bibliografia:
ALTUNA, J.; MARIEZKURRENA, K.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; UGALDE, T.; PEÑALVER, J.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Munibe 34, 1982.
ALTUNA, J.; ARMENDÁRIZ, A.; BARRIO, L. del; ETXEBERRIA, F.; MARIEZKURRENA, K.; PEÑALVER, J.; ZUMALABE, F.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7, 1990.
ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
BARRIO, L. Del: "Nuevos monumentos megalíticos en Guipúzcoa". Munibe 31, 1979, pp. 257-273.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 329-337.



