Megalitoaren fitxa

PAGARRETA

Datu zientifikoak

  • Izena: PAGARRETA
  • Ondare higiezin mota: Trikuharri
  • Udalerria: Partzuergo Orokorra
  • Sekuentzia kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
  • Estazio megalitikoa: Aizkorri
  • Koordenatuak WGS84(30T): 552852, 4755125
  • Kokapena: Petrinaitz mendiaren hegoekialdeko magalean, Pagarretako lepoaren erdialdetik 70 m-ra. Urbiatik Arabako Gordoa eta Galarretako herrietara doan bidetik 25 m eskuinetara (M-ra), Perusaroiko aterpetik 425 m HHM-ra. Zorroztarriko Zutarria 560 m I-ra dago.

Deskribapena:

I-H norabidean 7 m eta E-M norabidean 6 m-ko diametrodun tumulua duen trikuharri bat da. Tumulua oso beheratua dago, lurzoruan azaleratzen diren harlauza eta bloke batzuengatik soilik nabarmentzen delarik. Lurzoruan 0,10 - 0,15 m azaleratzen diren bi harlauza eta bloke bat ikusten dira, luzetara I-H norabidea duen 1,30 x 0,78 m-ko esparru bat osatuz.

Aurkikuntza:

B. Gandiaga eta Tx. Ugaldek aurkitu zuten 2000an.

Bibliografia:

ALTUNA, J.; BARRIO, L. del; MARIEZKURRENA, K.: Carta Arqueológica de Gipuzkoa. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15, 2002.
GANDIAGA, B.; UGALDE, T.: "Nuevos monumentos megalíticos en las sierras de Aitzkorri, Orkatzategi y Elgea-Artia". Arkeolan. Boletín 9/2000, 2001, pp. 26-29.
MUJIKA, J.A.; EDESO, J.M.: Los primeros agricultores y ganaderos en Gipuzkoa : del Neolítico a la Edad del Hierro. Arkeologia 0.2. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2011, p. 172.

Loturiko dokumentuak

Argazkiak

Kokapen-mapa